Provea elkarteak salatu duenez, igandean atxilotu zuen Venezuelako Poliziak Walter Wendelin, Mexikotik barrena herrialde hartara sartzen ari zenean, Maiquetiako nazioarteko aireportuan. Ordutik, Inteligentzia Zerbitzu Bolivartarraren egoitzan daukate, Provea-ren arabera, "galdekatzen".
Wendelinen atxiloketa "arbitrarioa" izan dela salatu du aipatu elkarteak, ziur baitaukate Wendelinek ez duela deliturik egin. Hurrengo orduetan Espainaira bidaltzea litekeena dela adierazi du Marino Alvarado Provea-ko kideak. Euskal Herriaren Lagunen Venezuelako Elkarteak ere salatu egin du Wendelinen atxiloketa, eta Hugo Chavezen Gobernuari egotzi diote ekintza horren bidez "euskal herritarra eta independentista" izatea kriminalizatu nahi duela.
Azkenaldian, Espainiako Justiziak eta komunikabideek Chavezi leporatu diote ETAko kideei aterbea eta babesa ematea, eta bi estatuen artean ika-mika bat baino gehiago izan da gai hori dela tarteko.
Ezker abertzaleko eta Askapenako kide Walter Wendelin, eta Latinoamerikako mugimenduekin harreman estua izan du. Duela hilabete batzuk Venezuelan bertan jardunaldi batzuetan parte hartu zuen.
Politika
Walter Wendelin ezker abertzaleko eta Askapenako kidea atxilotu dute Venezuelan
Provea Venezuelako Giza Eskubideen aldeko elkarteak salatu du Poliziaren esku dagoela, eta litekeena dela hurrengo orduetan Espainiara bidaltzea. Venezuelako iturri ofizialek ez dute gertatutakoari buruzko informaziorik eman.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu