Werten erreformak ez ezartzeko eskatu diete Iribasi eta Zelaari

Ikasle Abertzaleek bat egin dute maiatzaren 31rako sindikatuek zerbitzu publikoetan deitutako grebarekin

Ikasle Abertzaleen martxa, Gernika-Lumon. IZARO MENDIETA / BUSTURIALDEKO HITZA.
Erredakzioa
2012ko maiatzaren 11
00:00
Entzun
Jose Ignacio Wert Espainiako Hezkuntza ministroa egitekoaden murrizketa sorta Euskal Herrian ez ezartzeko eskatu diete ELAk, LABek, EILASek eta Ikasle Abertzaleek Isabel Zelaa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuari, eta beste horrenbeste galdegin dio ikasleen sindikatuak Jose Iribas Nafarroako Hezkuntza kontseilariari. Werten murrizketek ikasleen eskubideak «bete-betean» zapaltzen dituztela eta euskal hezkuntzaren aurkako erasoa direla uste dute. Ikasleen sindikatuak protestak antolatu zituen atzo hainbat herritan. Gainera, iragarri zuen bat egingo duela hilaren 31rako sindikatuek zerbitzu publikoetan antolatutako greba deialdiarekin.

Bestalde, hainbat ikaslek, gurasok eta irakaslek protesta egin dute Nafarroako Gobernuaren egoitzaren atarian, Iruñean. Mariano Raxoiren gobernuak hezkuntza publikoari emandako «kolpe basatia» salatu dute, eta gaineratu erreformak «bitxiak eta zentzugabeak» direla. UGTk eta CCOOk parte hartu dute mobilizazioan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.