Wolfgang Stark alemaniarra hautatu dute Atletico Madril-Athletic Europako Ligako finalerako epaile. Etzi izango da partida, Bukaresten, National Arena futbol zelaian (20:45).
Iaz Real Madril-Bartzelona Txapeldunen Ligako finalerdietako joaneko partidako epaile izan zen. 1999an 17 urtez azpiko Munduko Txapelketan ere parte hartu zuen, baita 2007an 20 urtez azpikoan eta 2009an 17 urtez azpikoan. 2010ean Hegoafrikako Mundu Txapelketako epaile ere izan zen: Argentina-Nigeria, Eslovenia-Ingalaterra eta Uruguay-Hego Korea partidetan aritu zen, hain zuzen.
Etziko partidan Jan-Hendrik Salver eta Mike Pickel alemaniarrak izango dira marrazainak; laugarren epailea, berriz, Stephane Lannoy frantziarra. Gol eremuko epaileak Florian Meyer eta Deniz Aytekin izango dira, eta ordezkoa Mark Borsch.