Xabi Aranburuk eta Julen Mujikak gose greba amaitu dute, Aranbururen baldintzak hobetu ondoren

2013ko martxoaren 11
18:47
Entzun

Xabier Aranburuk eta Julen Mujikak egiten ari ziren gose greba amaitutzat eman dute, Aranbururen baldintzak hobetu direla eta. Larunbatean lagun batekin izandako bisitaren bidez ohartarazi zuten Xabier Aranbururen egoeraz.

 Etxerat elkarteak jakinarazi du greba bertan behera utzi dutela. Astelehenetik zigor zeldan zegoen Aranburu, funtzionario batekin eztabaidan aritu ondoren. Hasieran astebeterako sartu bazuten ere, beste 23 egunez luzatu zioten gero mitard aldia. Etxerat-ek salatu duenez, zigor ziegan "baldintza oso gogorretan" egon da Aranburu: "Biluzik, gauetan ordubetero esnatzen zutelarik, ostikadak jasoz, dutxatzeko ur hotzarekin eta toalla eta txankletarik gabe...".

Protesta moduan gose eta egarri greban hasi zen asteartean, eta egarri greba larunbatean utzi zuen, gose grebarekin jarraituz. Espetxe berean dagoen Julen Mujikak egoeraren berri izan zuenean ere gose greban hasi zen. Eta espetxe berean, baina, bakarturik duten Juan Carlos Estevez presoa ere itxialdia burutzen ari da Aranbururen egoera eta bera bakarturik dutela salatzeko.

Larunbat iluntzean manifestazioa egin zuten Ondarroan, Aranbururen egoera salatzeko. 400 pertsona inguru batu ziren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.