EUSKAL HERRIA

Xabier Agirre aske geratu da

Atzo atxilotu zuten Gasteizen, Espainiako Gobernuak hirian duen ordezkaritzan kateatu eta gero.

2013ko maiatzaren 18a
15:12
Entzun

Atzo Xabier Agirre gaztea atxilotu zuten Gasteizen, lau hilabeteko zigorra betetzeko zuela eta. Espainiako Gobernuko ordezkaritzan kateatu zuen bere burua, eta atxilo eraman zuten. Gaur goizean, ordea, aske utzi dute berriro, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez.

Lau hilabeteko zigorra bete behar zuela eta, astelehena baino lehen espetxean aurkezteko agindua eman zioten. Baina, ez da aurkeztu eta atzo elkartasuna adierazteko Gasteizen antolatutako ekimen batean atxilotu egin zuten.

Bere lagun bat ere atxilotu zuten bertan; laguna atzo utzi  zuten aske. Agirre, berriz, gaur goizean askatu dute.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.