politika

Xabier Agirre izango da ABBko presidente berria, EAJko iturri batzuen arabera

Iñaki Gerenabarrenaren lekukoa hartuko luke larunbatean.

2012ko martxoaren 20a
17:44
Entzun

EAJko iturri batzuek Efe berri agentziari esan diotenez, Xabier Agirre izango da EAJren Araba Buru Batzarreko (ABB) presidente berria, Iñaki Gerenabarrenari lekukoa hartuta. Izan ere, iturri haiek azaldu dute Agirrek lurralde batzarreko gehiengoa baduela dagoeneko: 65 botoetatik 33.

EAJko lurralde batzarrak larunbatean bilduko dira zuzendaritzak berritzeko prozesuei amaiera emateko. Arabako tokiko 49 batzarrek ostegunean bukatuko dute barne prozesuko bigarren itzulia.

Bizkaian, Andoni Ortuzar izango da EAJko buru aurrerantzean ere, eta Gipuzkoan, Joseba Egibar. Araban, Gerenabarrenak hamar urte daramatza karguan.

2007-2011ko legealdian, Arabako ahaldun nagusi izan zen Agirre.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.