Polizia iturriek zabaldu dutenez, Xabier Atristrain Gorosabel 39 urteko donostiarrak bere burua Frantziako Poliziaren esku utzi du Miarritzen, eta ETArekin zerikusia izatea egotzita haren kontrako bilaketa agindua zegoenez atxilotu egin dute.
Aipatutako iturrien arabera, otsailaren erdialdetik alde eginda zegoen Atristrain, hain zuzen ere, Guardia Zibilak Ibai Beobide atxilotu zuenetik. Asteasu eta Villabona artean bizikletan zihoala atzeman zuten Beobide, eta ETAko kide delakoan. Atxilotu zutenean pistola atzeman ziotela agertu zuen Guardia Zibilak. Beobidek, berriz, inkomunikazio aldian torturatu egin zutela salatu zuen.
Esan bezala, Beobiderekin lotzen dute Atristrain, eta hura atxilotu ondoren Atristrainen etxebizitza miatu zuen Guardia Zibilak.
Atxiloketa
Xabier Atristrain atxilotu dute Miarritzen, Poliziaren arabera, bere burua entregatu ondoren
Ibai Beobide atxilotu zutenean alde egin zuen, eta ETArekin zerikusia izatea egozten diote Polizia iturriek. 39 urte ditu eta donostiarra da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu