atxiloketa

Xabier Atristrain espetxean sartu dute, eta bihar izango da haren aurkako euroagindu saioa

Frantziak ez dio ezer leporatzen eta Paueko Epaitegiak aztertuko du Espainiaren eskaera. Larunbatean bere burua Frantziako Poliziaren esku utzi zuen, Miarritzen. ETAko kidea izatea egozten dio Espainiako Auzitegi Nazionalak.

2010eko martxoaren 8a
15:35
Entzun
Xabier Atristrain Gorosabel (Donostia, 39 urte) Seyssesko espetxean (Frantzia) sartu dute gaur, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez. Atristrainek bere burua Frantziako Poliziaren esku utzi zuen larunbatean Miarritzen eta, ETArekin zerikusia izatea egotzita haren kontrako bilaketa agindua zegoenez, atxilotu egin zuten.

Espainiako Auzitegi Nazionalak hura Espainaratzeko eskatu dio Frantziari, ETArekin lotzen baitu, eta bihar egingo dute Paueko Epaitegian Atristrainen aurkako euroagindu eskaeraren saioa. Frantziako Justiziak ez dio ezer leporatzen donostiarrari.

Espainiako polizia iturrien arabera, otsailaren erdialdetik alde eginda zegoen, Guardia Zibilak Ibai Beobide ustezko etakidea atxilotu zuenetik. Asteasu eta Villabona artean bizikletan zihoala atzeman zuten Beobide. Hura atzeman ondoren, Atristrainen etxebizitza miatu zuen Guardia Zibilak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.