Polizia iturriek 'Efe' albiste agentziari agertu diotenez, joan den astean Ermuan kontrol batean atxilotu zituzten eta inkomunikatuta espetxeratu zituzten Mikeldi Zenigaonandiarekin eta Iker Legarrarekin eta ustez haiei atzemandako ETAren 'Zutabe' aldizkariekin zerikusia duelakoan atxilotu dute Xabier Erkiaga lekeitiarra.
Asteartean, Markinako (Bizkaia) Eneko Ostolaza atxilotu zuten Arrasaten (Gipuzkoa). Hari ere Zenigaonandiarekin eta Legarrarekin harremana izatea leporatu zioten. Inkomunikatuta dago Guardia Zibilaren esku.
Aipatutako iturrien arabera, gaur arratsaldean Madrilgo Guardia Zibilaren egoitzetara eramango dute Erkiaga.
Peio Ion Sanchez iruindarra Landetan
Bestalde, Frantziako Poliziak Peio Ion Sanchez Mendaza 35 urteko iruindarra atxilotu zuen atzo Landetan, Akize hirian. Poliziak azaldu duenez, autoarekin istripua izan zuen Sanchez Mendazak, eta, horren ondoren, ihes egiten saiatu zenean, harrapatu zuten. Espainiako Barne Ministerioaren arabera, autoa ostutakoa zen eta hainbat nortasun agiri faltsu zeramatzan berarekin atxilotu zutenean. ETAko kide izatea leporatzen diote.
Sanchez Mendaza 2000ko irailean Espainiako Poliziak atxilotu zuen, EKINen aurkako operazioan, beste hogei bat lagunekin batera. 2001eko abendua arte espetxean eduki zuten.
Atxiloketak
Xabier Erkiaga atxilotu du Guardia Zibilak Lekeition
24 urteko gazte bat, Xabier Erkiaga, atxilotu du Guardia Zibilak gaur goizean Lekeition (Bizkaia). Lekukoen arabera, kalean zihoala atzeman dute. Polizia iturriek joan den astean Ermuan (Bizkaian) atxilotutakoekin lotu dute Erkiaga. Bestalde, atzo Landetan atxilotua Peio Ion Sanchez Mendaza iruindarra dela baieztatu du Espainiako Barne Ministerioak. ETAko kide izatea egotzi diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu