Xabier Irastortza, Markos Sagarzazu eta Iñaki Telletxea kartzelan sartu dituzte

Muret espetxean sartu dituzte, goizean atxilotu ondoren. Irastortzaren eta Sagarzazuren kontrako estradizio eskaria atzera bota zuen Paueko Auzitegiak 2003an. Telletxea 4 urtez eduki zuten Frantziako kartzeletan, eta libre zegoen 2005etik. Garzonek agindu du operazioa. Irundarrak dira hirurak.

2007ko martxoaren 13a
18:22
Entzun
Frantziako Poliziak hiru atxiloketa egin ditu gaur Lapurdin: Xabier Irastortza Donibane Lohizunen atxilotu du, lantokian, eta Markos Sagarzazu eta Iñaki Telletxea Hendaian. Hirurak Paueko (Frantzia) Auzitegira eman dituzte eta handik gero Muret espetxera, preso. Asteartean Paueko Auzitegiak berak Espainiaren euroagindu eskaera onartu edo ez aztertuko du.

Ez da hiru lagun horiek atxilotzen dituzten lehendabiziko aldia. Aitzitik, Irastortza eta Sagarzazu 2001ean atxilotu zituen Frantziako Poliziak, eta 2003 arte espetxean eduki ostean, Paueko auzitegiak atzera bota zuen haien kontrako estradizio eskaria. Ondorioz, aske geratu ziren.

Telletxea, berriz, 2005ean geratu zen libre, Frantziako kartzeletan 4 urteko zigorra beste ostean. Zigorra bete ondoren, Espainiako mugan utzi zuen Frantziak, baina Espainiako segurtasun indarren ez zuten atxilotu.

Askatasunaren arabera, Espainiako auzitegi eta polizia indarrek Iratxe Sorzabalek torturapean egindako deklarazioen gainean eraiki dituzte hiru lagun horien kontrako akusazioak. Hain zuzen ere, gogorarazi du hori frogatutzat emanda ukatu zuela estradizioa 2003an Paueko Auzitegiak.

Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonek agindu ditu gaurko atxiloketak, eta Espainiako Poliziaren Informazio Orokorreko Komisariak eta Guardia Zibilak parte hartu dute operazioan.

Herri batzarra Irunen

Irastortza, Sagarzazu eta Telletxea Irungoak (Gipuzkoa) dira, eta gaur 20:00etan Irunen bertan batzarra egingo dute herritarrek deituta, Urdanibia plazan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.