2015eko aurrekontuak

Xabier Olanok dio "posible" dela Gipuzkoako aurrekontuak EAJrekin adostea

Jeltzaleekin izandako negoziazioan "funtsezko aurrerakadak" izan direla esan du Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun zuzendariak.

Xabier Olano, joan den astean. ANDONI CANELLADA / ARP
2014ko abenduaren 3a
12:24
Entzun

Bi aldeek bilera egin zuten atzo, eta akordiorik egon ez bazen ere, bat etorri ziren hainbat arlotan. Xabier Olanok azaldu duenez, bi alderdiek garrantzitsutzat jotzen dute suspertze ekonomikorako funtsak bideratzea. Olanoren arabera, Bilduren gobernuak 85 milioi bideratu nahi ditu ekonomia sustatzera, eta EAJk 26 milioi euroko diru saila gehitzeko eskatu du.

"Beraiek esan dute hori dela akordioaren funtsezko puntua, eta gu bat gatoz". Beraz, badirudi luzaro gabe jarriko direla ados aurrekontuak aurrera ateratzeko. Ostiralean dira biltzekoak bi aldeak berriro; "beranduenez", akordioa "hilaren 10aren aurretik" hel daitekeela uste du Olanok; orduan egingo dute zuzenketak eztabaidatzeko osoko bilkura Batzar Nagusietan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.