Xabier Oleaga: «Legeztatzearen aldeko olatua geldiezina izango da»

Manifestazioaren deitzailearen arabera, bake bidean «ezinbesteko urratsa» da Sortu legeztatzea

edurne begiristain
2011ko otsailaren 18a
00:00
Entzun
Bihar Bilbon egingo den manifestazioa «erraldoia» izango dela ziur da Xabier Oleaga kazetari eta martxaren sustatzailea.Info7 irratian egin dioten elkarrizketan, Oleagak adierazi du «Sorturen legeztatzearen aldeko olatua etengabea eta geldiezina» izango dela eta Espainiako Gobernuak ezin izango duela euskal gizartearen aldarri hori gelditu. «Legalizazioa eta euskal gatazka nazioartera zabaltzeko prozesua geldiezina izango da Espainiako Estatuarentzat».

Oleagaren ustez, bake bidean «ezinbesteko urratsa»da Sortu legeztatzea, erabaki horrek behin betiko amaiera emango liokeelako «estrategia politiko-militarraren zikloari». Espainiako auzitegietan konfiantza izatea «zaila» den arren legalizazioa«une batean edo bestean» iritsiko dela zalantzarik ez du, baina espero du Sortuk maiatzaren 22ko hauteskundeetan parte hartzeko aukera izatea.

Oleagak gogorarazi du biharko manifestazioaren deitzaileen artean EAJko kideak ere badaudela, eta hargatik ulertezin iritzi dio EAJk ordezkaritza ofizialik ez bidaltzea Bilbora. «Alderdia bera mugak jartzen ari zaio ezker abertzalea legeztatzearen alde duen jarrerari», kritikatu du.EAJren zuzendaritzak erabaki bat hartu arren alderdiaren oinarriek bestelako iritzia dutela uste du Oleagak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.