Xabier Zabarte BERRIA Taldeko langileari agur esango diote gaur

Erredakzioa
Bilbo
2012ko martxoaren 3a
00:00
Entzun
Xabier Zabarte BERRIA Taldeko langileari azken egurra emango diote gaur iluntzean. Ekitaldi zibila egingo dute, Zaldibarko frontoian (Bizkaia). 19:30ean hasiko daekitaldia. Gorpua, berriz, 13:00ak arte edukiko dute Berrizko beilatokian.

Ostegun goizean istripua izan zuen Zabartek, Barazar mendatean, kamioi bat jota, eta bertan hil zen. Zaldibar bertakoa zen Zabarte, eta 46 urte zituen. BERRIA Taldearentzat publizitatea eskuratzen lan egiten zuen. 1992an hasi zen Euskaldunon Egunkaria-n; geroztik bi hamarkada egin ditu euskal prentsa bultzatzeko lanean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.