Politika

Xan Marguirault IK-ko lehen presoa zendu da

Iparretarrak (IK) erakunde armatuko kide eta IK-ko lehen presoa izan zen 1977an. Bere sustenguz sortu ziren Xan komiteak.

Eneko Etxegarai Urain.
2017ko irailaren 8a
14:20
Entzun

Gaur zendu da Xan Marguirault (Donibane Lohitzune) Ipar Euskal Herriko militante ezaguna. 1977ko abenduaren 23an atxilotu eta Iparretarrak erakunde armatuko lehen militante presoa izan zen. Sustengu haundia eragin zuen gertakaria izan zen, eta Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoan barna Xan Komiteak muntatzen hasi ziren. 1978ko agorrilaren 23an askatu zuten. Urte berdinean Xan Komiteen bitartez garatu sareak Herri Taldeen sorrera ahalbidetu zuen. Eneko Bidegainek hala dio Iparretarrak Erakunde politiko armatu baten historioa liburuan “erran daiteke Xan Marguiraulten espetxeratzeak abertzale belaunaldi bat bildu eta egituratu zuela, bai politikoki, bai publikoki”.

Autonomia Eraiki talde politikoan ibilia zen geroztik, Ipar Euskal Herrirako autonomia estatutu baten aldarrikapena hedatzen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.