Xantaia nork egin zion jakiteko "beharrezkoa den guztia" egingo du Jose Antonio Asiainek

2013ko maiatzaren 16a
10:19
Entzun

Jose Antonio Asiain Nafarroako Kutxako presidente ohia gaur joan da lekuko gisa deklaratzera egin zioten xantaia dela eta. Asiainek salatu zuenez, mezu anonimo bat jaso zuen 2012ko abenduaren 5ean, 25.000 euro eskatuz. Ez ematekotan haren kontrako hainbat informazio argitaratzearekin egiten zioten mehatxu. 

Goizeko bederatzietan joan da deklaratzera Asiain, eta adierazpenak egin ditu auzitegira sartu aurretik. Esan du bera akusazio gisa aurkezten dela, baina "beharrezkoa den guztia" egingo duela jakiteko nork egin zion xantaia. Esan duenez, epailea eta Guardia Zibila "bikain" ari dira auzia lantzen.

Santiago Cervera PPko diputatu ohia atxilotu zuten auzian, hura joan baitzen 25.000 euroak jasotzera. Libre geratu ondoren esan zuen azpijoko baten biktima izan zela, eta tesi horri eutsi zion Iruñeko 2. Instrukzio auzitegian deklaratu zuenean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.