Baionako Kubatar etxeko ordezkari gisa hurbildu zen Etxezaharreta atzo Abadiñon ospatu zen Internazionalista Egunera. Gara egunkariak dioenez, Etxezaharretaren senideek ez dakite zergatik atxilotu duten ezta zein segurtasun indarrek atzeman duten, Espainiako Polizia izan denaren ustea zabaldua dagoen arren.
Etxezaharreta Hazparneko hautetsia izan zen eta Udalbiltzako Nazioarteko batzordeko kidea. Euskal diasporarekin harremanak ditu Etxezaharretak. Egun, 'Kale Gorria' aldizkariko zuzendaria da.
Atxiloketak
Xarlo Etxezaharreta atxilotu du Espainiako Poliziak Abadiñon, Garzon epailearen aginduz
Kalez jantzitako zenbait polizik Xarlo Etxezaharreta 'Kale Gorria' aldizkariko zuzendaria atxilotu zuten atzo arratsaldeko azken orduan. 'Gara' egunkariak gaurko alean kaleratu duenez, Askapenak antolatutako Internazionalista egunean parte hartu zuen Etxezaharretak eta beste lagun batekin autoa hartzera zihoala atzeman zuten. Lekukoen arabera, aparkalekuan zeuden lau autotatik atera ziren poliziek atxilotu zuten Hazparneko hautetsi ohia Garzon epailearen aginduz. Ezker Abertzalearekin lotutako Udalbiltzako kide izatea eta ETAri laguntza ematea egozten dio Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu