Udalbiltzaren aurkako operazioa

Xarlo Etxezaharreta espetxeratzeko agindu du Garzonek

Xarlo Etxezaharreta Udalbiltzako kide eta 'Kale Gorrian' aldizkariko zuzendaria espetxeratzeko agindua eman du Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak. Espetxeratzea aginduz Garzonek plazaratu duten autoan, Udalbiltzaren eta ETAren arteko lotura lanak egitea egozten dio. Hala, Etxezaharretaren egitekoa "ETAren aginduz" Udalbiltza Ipar Euskal Herrian indartzea zela dio autoak. Etxezaharretak ukatu egin ditu akusazio horiek guztiak. Madrileko Soto del Real espetxera eraman dute Hazparneko hautetsi ohia.

2003ko irailaren 30a
19:17
Entzun
Garzonen autoak dioenez, Etxezaharreta zen Udalbiltzaren arduradun nagusia Ipar Euskal Herrian; zehazki, Hego Euskal Herrian Xabier Alegriak zuen ardura bera zuela dio. Beraz, akusazioak berdintsuak dira bientzat.

Auzitegi Nazionaleko epailearen aurrean, Etxezaharretak ukatu egin ditu akusazio horiek guztiak. Udalbiltzako kide zela onartu du, baina Garzonek berak erakunde horrek jarduna etetea erabaki zuenetik ez duela harekin harremanik izan esan du. Hala ere, espetxera bidali du Garzonek.

Xarlo Etxezaharreta hazpandarra igande iluntzean atxilotu zuten Abadiñon (Bizkaia), Internazionalista Egunean parte hartu ondoren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.