BIHAR BERRIA-N

Xuban Nafarrate: "Ez da kasualitatea epailearen autoa eta Aresen deklarazioa berdinak izatea"

Iazko martxoaren 29ko greban izandako zauriak ez zizkiola Ertzaintzak eragin ebatzi du Gasteizko epaitegi batek. Gainera, desobedientzia delitu bat leporatu diote gazteari. Hari eginiko elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk. Bideoa: Nafarrate sendiak aurkeztutako dokumentua (2012-05-09). [Berriatb]http://www.berria.info/berriatb/1414/[/Berriatb]

2013ko urtarrilaren 31
16:42
Entzun

Iragan astean Gasteizko Epaitegiak ebatzi zuen Nafarratek eroriko batengatik-edo hartu zuela min, ez ertzainen gomazko pilota batek jota."Harrituta" jaso zuen berria Nafarratek, nahiz eta "ez genuen Justiziaren aldetik askorik espero". Areago, esan du ez dela kasualitatea epaileak eginiko autoa eta Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburu ohiaren adierazpenak "berdinak" izatea.

Iazko martxoaren 29ko grebako gertakariek ere harritu zuten Nafarrate: "Denok imajinatzen genuen 29ko greba bereziki bortitza izango zela, baina nik ez nuen inondik ere espero gertatutakoa". Pilotakada jaso aurreko hainbat une ez ditu oroitzen, baina bai, ordea, beste batzuk: "Badut momentu horietako beldur sentipenaren memoria".

Gainera, uste du Justiziaren lehentasuna "agintariak babestea" dela, eta nabarmendu du bizitakoak uste hori berretsi diola.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.