azpiegiturak

Yolanda Barcinari tartak botatzeagatik auzipetu egin dituzte Mugitu!-ko lau kide

Ibon Garcia Garrido, Julio Martin Villanueva, Mikel Alvarez Forcada eta Gorka Ovejerok lau eta hamar urte arteko espetxe zigorra jaso dezakete. Urrian egin zuten ekintza, Okzitaniako Tolosan, abiadura handiko trenaren aurka. Autoritateen kontrako delitua egotzi die Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epaileak.

2012ko apirilaren 9a
17:19
Entzun

Santiago Pedraz Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak Ibon Garcia Garrido, Julio Martin Villanueva, Mikel Alvarez Forcada eta Gorka Ovejero auzipetu ditu, Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko lehendakariari aurpegira hiru tarta botatzeagatik. Iazko urriaren 27an egin zuten ekintza, Okzitaniako Tolosan, abiadura handiko trenaren aurka daudela agertzeko.

Autoritateen kontrako delituagatik auzipetu ditu Pedrazek, eta epaiketan lau eta hamar urte arteko kartzela zigorra jasotzeko arriskua izango dute. Mugitu! mugimenduko kideak dira Garcia, Martin Villanueva, Alvarez eta Ovejero. AHTak Euskal Herri guztian eragiten dituen "inpaktu ekologikoak, ekonomikoak eta sozialak" salatu nahi izan zituen.

Pirinioetako komunikazioei buruzko konferentziak egin zituzten urrian Tolosan. Han bildu zen Pirinioetako Lan Komunitatea, Pirinioetako bi aldeetako eskualdeak batzen dituen erakundea. Besteak beste, erakundeko partaide dira Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroako Foru Erkidegoa. Iazko konferentziaren gai nagusia abiadura handiko trenaren Pirinioetako lerroen arteko loturak izan ziren; eta, horrez gain, Barcinak erakundearen presidentetza hartu zuen bi urterako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.