YouTuberako sarrera berriro blokatu du Txinak. Oraingoz, Gobernuak ez ditu bertara sartzeko ezintasun horren zergaitiak jakinarazi. Hala ere, AEB Amerikako Estatu Batuetako itsasontzi militar batek eta Txinako zortzi itsasontziren arteko istiluen bideoa YouTubera igo ondoren geratu dira Txinako erabiltzaileak bertara sartzeko aukerarik gabe.
Txinako Kanpo Harremanetarako ministroak Txinako Konstituzioan "adierazpen askatasuna jasota" dagoela adierazi du, baina kasu batzuetan "muga batzuk" jartzen dituztela, "AEB eta Erresuma Batuko Gobernuek egiten duten moduan".
Internet
YouTuberako sarrera blokatu du Txinak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu