Bihar BERRIA-n

Zabala: "Denok eroso sentituko garen eredu bat topatzen saiatu behar dugu"

Pili Zabala proposatu du Ahal Dugu-ko zuzendaritzak Jaurlaritzako hauteskundeetan lehendakarigai izateko. Hari egindako elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk. Aurrerapena da hau.

jarraia125202.jpg
gurutze izagirre intxauspe
2016ko uztailaren 25a
00:13
Entzun

Hona hemen, aurrerapen gisa, Pili Zabalaren esan batzuk:

- "Gauzak egiteko energia, gogoa eta indarra dauzkat".

- "Ez zait gustatzen esatea 'ni naiz hau, hori, hura'. Lana eginez ikusten da zer zaren".

- "Jende guztiaren sentsibilitateak jasotzen ditu Ahal Dugu-k".

- "Espainiarekin beti harremana eduki dugu, eta gertuena dagoen erreferentzia da. Baina nik neure burua euskalduna sentitzen dut".

- "Proiektuak dira inportanteak. Gai sozialetan EAJtik baino EH Bildutik gertuago egon gaitezkeela uste dut; beste arlo batzuetan, proiektuak mahai gainean ipini, aztertu sakonki, eta ikusiko dugu".

- "Gardentasuna oso inportantea da. Klientelismoak onurak dakartza pribilegiatu den horrentzat. Hori aukera berdintasunaren kontra doa".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.