Etorkinak

Zabaldu da etorkinek beren egoera arautzeko "normalizazio" prozesua

Arratsaldeko lauretan zabaldu da Espainiako Gobernuak erabakitako "etorkinen ez ohiko normalizazio prozesua". Maiatzaren 6ra arte zabalduko dira bulegoak eta normalizazio eskaerak enpresaburuek egin beharko dituzte, etxe batean baino gehiagotan lan egiten duten etxeko langileen kasuan ezik. SOS Arrazakeria taldeak gogor kritikatu du Espainiako Gobernuaren erabakia. Nuria Vives bozeramaileak adierazi duenez, lan-egoera legeztatzeko baldintzak, "inoiz baino murriztaileagoak dira".

2005eko otsailaren 7a
16:15
Entzun
Etorkinek erroldatuta egon behar dute iragan abuztuaren 7aren aurretik, gutxienez sei hilabeteko lan kontratua izan behar dute (badaude salbuespenak) eta aurrekari penalak aurkeztu behar dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.