EGURALDIA

Zabaldu dute A-15 errepidea bi noranzkoetan

Elurraren eraginez itxita egon da Leitzarango autobia. Kateak behar dira Lizarragan.

Elurra gelditu gabe aritu da Lekunberriko eta Leitzako inguruetan. IDOIA ZABALETA / ARGAZKI PRESS
2015eko martxoaren 14a
12:19
Entzun

Gutxienez bi orduz itxita egon da A-15a, eta arazoak eragin ditu errepidean. Hainbat ibilgailu geratu dira trabatuta bertan, eta zirkulazioa N-1 errepidetik biderratu dute bitartean. Eguerdi aldera berriro zabaldu dute A-15a, ordea. 700-800 metrotik gora elurra egin zezakeela-eta, errepideak garbitzeko 41 makina prest ditu Nafarroako Gobernuak.

Abisu horia eman du Aemetek Nafarroan larunbaterako, elurteengatik. Abisu horian dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.