Espainiako Gorteetarako hauteskundeak igandean izan arren, eta Espainiako Gobernuko presidentetzan Aznarri bi egun bakarrik geratu, Zabaletaren ustez Jose Maria Aznarrek eta Angel Acebes Espainiako Barne ministroak dimititu egin beharko lukete. "Informazioren manipulazioa nabaria izan da. Informazio zehatza dutenean gizarteari jakinaraziko diotela esaten dute, baina atzo goizean argi esan zuten ETA izan zela atentuaren egilea, eta gaur indar gehiago du Al Kaedaren hipotesia. Jarrera lotsagarria da, manipulazioa nabaria da, hauteskunde erabilpena sumatzen da informazio horietan, eta Aznarrek eta Acebesek dimititu egin beharko lukete. Al Kaeda bada atentuaren erruduna, Aznar da erantzulea", azpimarratu du.
Informazio horiek egiaztatzen badira ere, Zabaletak esan du ETAren agiri "argigarri" bat faltan botatzen duela. "Ez dut uste ETAk eragozpen teknikoak dituenik agiri bat kaleratzeko; borondate kontua dela iruditzen zait. ETA ixilik dago, eta gizartearen aurrera aterako beharko lukeela uste dut", adierazi du. Halaber, ETAri behin-betiko su-etena eman dezala eskatu dio Zabaletak.
Aralarreko koordinatzailek "positibotzat jo" ditu Batasunak atzoko atentatua gaitzetsi izana eta gaur eguerdirako sindikatuek deitutako elkarretaratzeetan parte hartu izana. Zabaletak esan du, une hauetan biktimei eta haien senideei elkartasuna adieraztea dela garrantzitsuena. Ildo horretatik, Aralar-Zutik koalizioak ez dituela deitu bere baseak gaur arratsaldeko manifestazioetan parte hartzeko adierazi du Zabaletak, baina Nafarroa Bai koalizioko ordezkariak Iruñekoan izango direla, goiburutik aparte mantenduz.
M-11, sarraskia Madrilen
Zabaleta: "Al Kaeda bada atentatuaren erruduna, Aznar da erantzulea, eta dimititu egin beharko luke"
Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzailearen arabera, Al Kaeda erakundea bada Madrileko atentatuaren erruduna, "Aznar da erantzulea, eta dimititu egin beharko luke". Espainiako Barne ministro Angel Acebesen dimisioa ere eskatu du Zabaletak, eta ETAren agiria "faltan botatzen" duela azpimarratu du. "Ez dut uste ETAk eragozpen teknikoak dituenik agiri bat kaleratzeko; borondate kontua dela iruditzen zait", adierazi du ETB-2n eskaini duen elkarrizketan. Halaber, ETAri behin-betiko su-etena eman dezala eskatu dio Zabaletak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu