Zabaleta: "Sinesgarritasun izpi bat berreskuratzeko hasi beharko lukete dirua itzuliaz"

2013ko martxoaren 8a
13:24
Entzun

Rafa Larreina Amaiurreko diputatuak Yolanda Barcinaren dimisioa eskatu du gaur goizean Onda Vasca irratian egin dioten elkarrizketan. "Zentzutasuna" eta "duintasun demokratikoa" aipatu ditu Larreinak dimisioa eskatzean, eta esan du onartezina dela norbaitek bere kargua aberasteko erabiltzea. Aurreratu du CAN auziak erantzukizun penalak eta politikoak izango dituela. "Gizarteak ezin ditu horrelako gauzak ulertu, eta Barcinak berehala dimititu beharko luke. Min handia egiten ari zaie erakundeei, defendatzen dituela dioen erakunde horiei".

Zabaleta: “Sinesgarritasun izpi bat berreskuratzeko hasi beharko lukete dirua itzuliaz”

Patxi Zabaleta Aralar-NaBaiko eledunak ohartarazi du politikaren duintasuna berreskuratzean “premia larria” bihurtu dela eta hori gabe, “ezinezkoa” dela krisi ekonomikoari eta langabeziari aurreko egiteko neurriak hartzea. “Erantzukizuna eta ardura ezinbestekoak dira”. Horregatik, Nafarroako Kutxatik dirua poltsikoratu duten politikariei eskaera zehatza egin die. “Sinesgarritasun izpi bat berreskuratzeko hasi beharko lukete dirua itzuliaz”.
Barcinak gaur goizean justifikatu du jasotako dietak une hartakoak zirela eta garai hartan igeltsero batek ere 5.000 euro irabazten zituela. Horren aurrean, Zabaletak adierazi du azalpen hori “funtsik gabea” izateaz gain gizarteari irain egin diola Barcinak.

Zabaletak gogorarazi du legeak galerazi egiten diela kargu publikoei bigarren soldatarik izatea. “CANetik jasotako diruetan, Errenta Zergaren atxikipena ezartzen dira, eta hori egiten bada, hori soldata da. Soldata izaera kobratzeko, Barcinak, Sanzek, [Roberto] Jimenezek,  [Samuel] Carok… ez zuten eskubiderik”.

PSNko Roberto Jimenez eta Samuel Caroz gain, UPNko Carlos Garcia Adanerok eta Alberto Catalan egungo presidentegaiak ere diruak kobratu zituzten. Horren aurrean, Zabaletak argi utzi duenez, “joko horretan busti, lokaztu, zikindu dira barruan egon nahi izan duten guztiak. Hor egon nahi izan ez dugunok asmatu egin genuen eta zorionez gure eskuak eta gure historiak garbi ditugu orain exijtzeko eta aldarrikatzeko aldarrikatu beharreko guztiak. Garbi gelditu gara hor egon ez garenok”.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.