Politika
Zabaletak uste du Zapaterok elkarrizketaren alde egin duela baina "aurrez prestatuta" eduki arte ez dela eseriko
Aralarreko idazkari nagusi Patxi Zabaletak uste du Espainiako Gobernuburu Jose Luis Rodriguez Zapaterok elkarrizketaren aldeko apustua egiten duela. Hala ere, elkarrizketa "ofizialen" aurretik "diskreziozko fasea" pasa behar dela iritzi dio. Gaineratu duenez, bere ustez, PSOE ez da ofizialki eseriko, dena "aurrez prestatua" eduki arte.
Espainiako Gobernuaren ekimenez Espainiako Kongresuan onartutako ez legezko proposamena "oso positiboa" dela iritzi dio, eta horregatik, argi dago, bere ustez, Zapaterok elkarrizketaren bidearen alde egiten duela. Hala ere, Zabaletak uste du, Zapateroren Gobernua ez dela "ofizialki" mahaian eseriko gauzak "aurrez eginda" eduki arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu