Zabaletaren hitzak "alderdiaren betiko printzipio eta ideologia politikoaren baitakoak" direla gogorarazi du Aralarrek

2013ko apirilaren 2a
12:00
Entzun

Aralarrek babesa agertu dio Patxi Zabaleta alderdi horretako koordinatzaileari, eta gogorarazi du Zabaletak euskal presoen inguruan eginiko adierazpenak "alderdiaren betiko printzipio eta ideologia politikoaren baitakoak" direla.

Espainiako Barne Ministerioak Fiskaltzari eskatu dio Pernando Barrena Sortuko bozeramailearen eta Zabaletaren azken egunetako adierazpenak ikertzeko. Zabaletak adierazi zuen ETAren hilketak "saihestu zitezkeen heriotza politikoak" izan direla.

"Aralarrek azpimarratu nahi du Patxi Zabaletak egin zituen adierazpenak gure alderdiaren betiko printzipio eta ideologia politikoaren baitan kokatzen direla, eta bere ibilbide osoan jendaurrean zein pribatuan defenditu izan duen tesi politiko-ideologikoa dela preso politikoen inguruan adierazi zuena", azaldu du alderdiak ohar baten bidez.

Harridura agertu du Aralarrek, Zabaleta iker dezaketela-eta: "Ez dugu ulertzen zergatik orain, bakea eta elkarbizitza eraikitzeko inoiz baino abagune hobean gaudenean, sortu den horrelako iskanbila politikoa eta mediatikoa era horretako adierazpen batzuen aurrean".
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.