Irudia. Iruñea
ZABALTZENEN ZUZENDARITZA BERRIA
Koldo Martinez izango da Zabaltzen taldearen lehendakaria. Martinez Geroa Baiko Senaturako hautagaia izan zen Espainiako Gorteetarako bozetan. Geroa Baiko parte da Zabaltzen, EAJ eta Atarrabia taldearekin batera. Iazko irailean sortu zuten taldea NaBaiko hainbat independentek. Urtarrilaren 28an Burlatan eginiko batzarrean aukeratu zuten zuzendaritza, eta atzo egin zuten aurkezpena. Ana Ansa izango da koordinatzailea, eta Jose Miguel Gamboa idazkaria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu