Bart goizaldean zenbait zabor edukiontzi erre dituzte Gernikan (Bizkaia) eta Zumarragan (Gipuzkoa), eta oinarri politikodun kale erasoak izan direla susmatzen du Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak. Ikerketa ildo horretatik bideratu du.
Gernikan goizeko ordubi eta erdiak inguruan gertatu da erasoa: edukiontzi bati su eman diote Iparragirre kalean, eta ondoan aparkatuta zegoen Ford Mondeo auto bat ere kaltetu du.
Zumarragan hogei bat minuturen buruan gertatu dira erreketak: bost edukiontziri eman diete su San Gregorio kalean, eta bi guztiz kiskalita geratu dira.
ERasoa
Zabor edukiontziak erre dituzte Gernikan eta Zumarragan
Kale erasoa izan ote den ikertzen ari da Jaurlaritzako Herrizaingo Saila.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu