Zadorra gurutzatuko duen hodia lurperatzen hasi dira
GASTEIZ. Uraren Euskal Agentziak Zadorra ibaia gurutzatuko duen hodia lurperatzeko lanak hasi ditu. Lanen xedea da Gasteizko ur hornidura sistema hobetzea, eta uholde arriskuak saihestea. Batik bat Abetxuko auzoan egingo dituzte lanak, eta 2.153.125 euroko aurrekontua dute. Gasteizko Udalak Uraren Euskal Agentziarekin sinatua duen hitzarmenaren ondorio dira lanak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu