Atxiloketak

Zaine Rodriguez espetxeratzeko agindu du epaileak; inkomunikazio garaian tratua txarra izan dela salatu du

Guardia Zibilak joan zen ostegun goizaldean atxilotu zuen Zaine Rodriguez Rekondo Beran. Bost egunetan Guardia Zibilaren eskuetan inkomunikatuta egon ostean, gaur deklaratu du Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aurrean, inkomunikatuta, eta hark, Rodriguez kartzelara bidaltzea erabaki du. Deklaratu eta gero egon da konfidantzazko abokatuarekin, eta Askatasunak jakinarazi duenez, "tratua txarra" izan dela salatu du, baina "ez zu zehaztu zer egin dioten". Rodriguez "oso urduri" zegoela azpimarratu dute. Soto del Real espetxera eraman dute, preso.

2005eko martxoaren 21a
18:40
Entzun
Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Fernando Andreuk Zaine Rodriguez espetxeratzeko agindu du gaur, "talde armatuko kide" izatea leporatuta.

Rodriguez inkomunikatuta eraman dute epailearen aurrean deklaratzera, eta Efe berri agentziak zabaldu duenez, ez du deklaratu.

Gero, konfidantzazko abokatuarekin egon da, eta inkomunikatuta Guardia Zibilaren eskuetan egon den bitartean "tratu txarra" jaso duela azaldu dio Rodriguezek, baina "ez du zehaztu zer egin dioten". Askatasunak nabarmendu duenez, "oso urduri" zegoen Rodriguez.

Bera baino bi egun lehenago Guardia Zibilak atxilotu zuen Gorka Diez de Ulzurrunekin lotu du Rodriguez poliziak. Diez de Ulzurrun ere espetxeratzeko agindu zuen epaileak larunbatean, eta baita egun berean atxilotutako Eder Aritz Lizaso eta Mikel Ziaurriz ere. Guardia Zibilak inkomunikazio garaian torturatu egin zituela salatu zuten hirurek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.