Herrera mendateko tiroketa

Zaintza Berezietako Unitatetik atera dute Herrerako tiroketan larrien zauritu zen ertzaina

Igande gauean Herrera mendatean (Araba) gertatu zen tiroketan larrien zauritu zen ertzainaren osasun egoerak nabarmen egin du hobera. Gasteizko Santiago Ospitaleko iturriek azaldu dutenez, ja ez du arnasa hartzeko laguntza mekanikorik behar, eta Zaintza Berezietako Unitatetik gela arrunt batera eraman dute. Beste ertzainari, berriz, asteburuan emango diote Txagorritxuko Ospitaletik etxera joateko baimena. Bitartean, ihes egitea lortu zuten ustezko bi etakideen bila segitzen du Ertzaintzak Toloño mendi inguruan.

2003ko irailaren 19a
18:41
Entzun
Santiago Ospitaleko azken partearen arabera, G.E.G. ertzainaren osasuna hobetzen ari da etengabe. Zehaztu dutenez, arnasa artzeko laguntza mekanikoa kendu diote, eta gela arrunt batera eraman dute, zaintza berezirik ez duelako behar.

Tiroketan G.E.G. baino arinago zauritu zen J.J.L.I. ertzaina, berriz, Txagorrituko Ospitalean dago, baina erietxe horretako iturriek jakinarazi dutenez, asteburuan emango diote etxera joateko baimena.

Bitartean, Toloño mendikatea, batik bat, Herrera mendate ingurua, arakatzen segitzen du Ertzaintzak. Operazio horren bidez, tiroketaren ondoren ihes egitea lortu zuten ustezko bi etakideak harrapatu nahi dituzte.

Igande gaueko tiroketan, Arkaitz Otazua 24 urteko gazte bilbotarra hil zen, eta lehen aipaturiko bi ertzainak zauritu ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.