Irudia. Gasteiz
ZAINTZA PARTEKATUA ARAUTZEKO
Kidetzak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Guraso Bananduen Federazioak, 51.277 sinadura aurkeztu ditu Eusko Legebiltzarrean, zaintza partekatua arautuko duen lege bat eskatzeko. «Herritarren %80 zaintza partekatuaren alde daude», azaldu dute ohar batean federazioko ordezkariek. Gainera, berretsi dute eskatzen dutena ez dela «inposizio» bat: «Haurrek aitarekin eta amarekin egoteko eskubide berdina izatea nahi dugu, eta biek hezteko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu