Zaintzen zuen adingabeari abusuak egitea egotzita, atxilo
IRUÑEA. Emakume bat atxilotu du Espainiako Poliziak Bartzelonan (Katalunia), Iruñean zaintzen zuen 12 urteko ume batez abusatzea leporatuta. Adingabearen amak harrapatu zuen gehiegikeriak egiten. Biktimak Poliziari esandakoaren arabera, abusuak gertatzen ziren laugarren aldia zen, eta ezer ez esateko agindu zion andreak. Amak harrapatu ondoren, alde egin zuen, eta Bartzelonan atzeman zuten atzo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu