Panamako San Blas uhartedira joan zen oporretara Jesus Maria Agirre Hoyos zallatarra. Efe albiste agentziak eman du albisteren berri, Zallako Udaleko iturriak eta iIturri diplomatikoak aipatuta. Horren arabera, apirilaren 11n iritsi zen Agirre Coco Blanco izeneko uhartera, eta ordutik ez dute haren berririk.
Uhartediko Turismo idazkari nagusiaren arabera, urpean igeri egitera joan zen, eta ez zen gehiago azaldu: "Ez zegoen eguraldi txarrik, ezta itsasgorarik ere. Uharteko langileek eman zuten desagerketaren berri".
San Blas uhartedia jendegabeko 365 irlak osatzen dute, eta turismo ugari jasotzen du.