Auzitegi Nazionala

Zamudioko herriko-taberna bi urtez ixtea erabaki du Grande Marlaskak

Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Fernando Grande Marlaskak Zamudioko (Bizkaia) herriko-taberna bi urtez ixteko agindu du. Batasunaren kanpainak finantziatzeko bonoak saltzen zirela eta Ibon Meñikak han bilerak egiten zituela eman du ixteko arrazoitzat. Guardia Zibilak itxi behar du, Ertzaintzak babestuta.

2006ko maiatzaren 4a
12:01
Entzun
Polizia iturrien arabera, ETAri laguntzeko bonoak edukitzea egotzita atxilotu zuten Meñika Zamudioko herriko-tabernara zihoan atxilotu zutenean, apirilaren 18an. Meñika Zamudiokoa da.

Grande Marlaskak gaur kaleratu duten autoan esaten da Batasunaren kanpainak finantziatzeko bonoak saltzen zirela herriko-taberna horretan, eta Meñikak "sare terroristako beste kide batzuekin" bilerak egiten zituela han. Argudio horiek eman ditu itxiera erabakiteko arrazoitzat.

AVT eta Dignidad y Justicia akusazio partikularrek itxiera eskatu zuten. Ez, ordea, fiskaltzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.