Emakumeen aurkako indarkeria

Zangozan 21 urteko gaztea atxilotu dute bikotekidea jipoitzea egotzita

Zangozako (Nafarroa) 21 urteko mutil gazte bat atxilotu zuen joan den larunbatean Guardia Zibilak. Antza denez, goizeko hamarrak aldera emakume bat Zangozako Guardia Zibilaren egoitzara joan eta salaketa jarri zuen bere bikotekidearen aurka. Eztabaiden ari zirela, bultza egin zuela eta aurpegian bi ukabilkada eman zizkiola azaldu zien emakumeak.

2006ko uztailaren 24a
17:23
Entzun
Emakumea osasun zentrora eraman eta ustezko erasotzailaren bila hasi zen Guardia Zibila. Hiru ordu laurden inguru aritu ziren J.A.R.A 21 urteko zangozarraren bila eta atxilotu egin zuten goizeko hamaikak inguruan.

Bete beharreko diligentziak amaituta, atxilotua epailearen aurrera eraman zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.