Estatutu Berrirako Proposamena

Zapatero eta Ibarretxe urtarrilaren 13an bilduko dira, Moncloan

Espainiako Gobernuko presidente Jose Luis Rodriguez Zapaterok urtarrilaren 13an EAEko lehendakari Juan Jose Ibarretxerekin bilduko dela adierazi du eguerdian, Espainiako Pazko militarraren ostean eginiko adierazpenetan. Zapaterok azpimarratu duenez, bileraren helburua iragan abenduaren 30ean Gasteizko Legebiltzarrean onartu zen Estatutu Berrirako Proposamenaren inguruan hitz egitea da. Bilera 16:30tan hasiko da.

2005eko urtarrilaren 6a
14:04
Entzun
Zapaterok onartu duenez, Alderdi Popularra presio ugari egiten ari da Planaren tramitazioa saihestu eta Gobernuak Plana Espainiako Auzitegi Konstituzionalera eraman dezan. Zapatero jarrera horren aurka azaldu da. "Planaren inguruan hitz egin behar da, baina ez negoziatu".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.