"Izua gero eta urrutiago dago, eta bakea gero eta hurbilago", azpimarratu du Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuak Senatuko kontrol saioan. PPko senadore Pio Garcia Escuderori erantzunez egin du adierazpen hori. Izan ere, ETArekin dituzten harremanez galdetu dio PPk; galdetzeaz gain, "amore ematen aritzea" eta Joseba Pagazaurtundua PSEko kidea hil zutenean dagoeneko ETArekin negoziatzen aritzea leporatu dio.
Salaketa horiei "ez entzunarena" egingo diela erantzun die Zapaterok, eta elkarrizketa bidean saiatzearena alde agertu da: "Terrorismoa amaiarazteko bada elkarrizketan erabat ahalegintzea merezi du". Bide horren egokitasunean uste osoa duela adierazi du. Areago, hauteskundeen ondoren PPk gogoeta autokritikoa egingo duela eta bide horretara bilduko dela iritzi dio.
Politika
Zapatero: "Gero eta hurbilago dago bakea"
"Terrorismoa" amaiarazteko bada elkarrizketan erabat ahalegintzea merezi duela berretsi du Espainiako Senatuan, kontrol saioan. Amore ematen aritzea leporatu dio berriro PPk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu