Zapatero: «Lau hilabetean ezin dira 40 urte ahaztu»
Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak ezker abertzaleari eta ETAri zuzendu zitzaien igandean Durangon (Bizkaia), PSOEren Arrosaren Jaian. Urratsak eskatu zizkien biei. Ezker abertzaleari indarkeriatik aldentzeko «urrats gehiago» eskatu zizkion, eta ETAri, berriz, indarkeria behin betiko uzteko pausoa. Zapateroren esanetan, ezker abertzaleak urrats gehiago egin behar ditu, «lau hilabetean ezin delako 40 urtetan gertatutakoa ahaztu». Pauso «tinkoak eta ausartak» galdegin zizkion ezker abertzaleari. ETAri, berriz, ohartarazi zion«atsedenik gabe, ito arte» estutzen jarraituko dutela. «Hobe luke atzera egingo balu,indarkeriari behin betirako uko eginez».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu