"Ez dut arazorik izan, eta ez dut izango, Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuko presidenteak ekimen hau babesten baitu", esan du Aznarezek Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. "Inork ez du nire jarrera gaitzetsi, eta inork ez dit ezer esan", erantsi du.
Prozesuan aurrera egiteko indarrak batu behar direla azpimarratu du Aznarezek, eta PSNko zuzendaritzan emakume gehiago baleude Ahotsak-en ordezkari gehiago izango liratekeela ziurtatu du.
Nafarroaren inguruan azkenaldian sortu den eztabaidaren inguruan, UPNk eta CDNazkenaldian "beldurraren diskurtsoa" ari direla astintzen adierazi du, eta bide hori antzua dela iritzi dio. Etorkizunean UPNk eta CDNk ildo hori baztertu eta beste alderdiek hartutako bideari lotuko zaizkiola erantsi du. "Prozesu honek ez duela atzera bueltarik ez duela ikusten dutenean, eta aurrera doala, bat egin nahiko dute". EAEko herritarrek bezala, beren etorkizuna Nafarroako herritarrek erabakiko dutela azpimarratu du PSNko zinegotziak.
Zapaterok Ahotsak ekimena babesten duela ziurtatu du Aznarezek
Ainhoa Aznarez PSNren Iruñeko Udaleko zinegotzi eta Ahotsak ekimenaren sustatzailearen arabera, Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburua egitasmo horren alde dago. Ondorioz, ez PSN-n ez PSOEn, ez duela arazorik izan ziurtatu du. PP, UPN eta CDNkoek izan ezik, Euskal Herriko osoko gainerako alderdietako emakumeek bat egin dute Ahotsak ekimenarekin. Bakea eta konponbide lehenesteaz gain, euskal herritarren erabakitzeko eskubidea errespetatu behar dela jasotzen da Ahotsak-en agirian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu