Espainiako Senatuan EAJren ordezkari den Joseba Zubiak egindako galderari erantzunez egin ditu hitzok Espainiako Gobernuko presidente Jose Luis Rodriguez Zapaterok. Hitzez hitz esan du, posible dela "behin betiko, edo gutxienez irauteko bokazio handidun akordio bat lortzea".
Horretarako, baina, EAJren beraren jarrerak zerikusi handia duela abisu eman dio, eta esan dio, beraien arabera ere badagoela akordio hori lortzearen ardura.
Izan ere, Zapateroren iritzian, Ibarretxeren plana bide okerretik abiatu zen, hasiera hasieratik. Eta, Espainiako Gobernuak "Euskadiko indar politiko guztien arteko akordioa" babestuko duen bermea eman du.
Politika
Zapaterok dio Euskal Herriaren etorkizunari buruzko behin betiko akordioa lortu daitekeela
Espainiako gobernuburu Jose Luis Rodriguez Zapaterok esan du, Euskal Herriaren etorkizunaren inguruan behin betiko akordioa lortzea posible dela. Horretarako, mezu zuzena bidali dio EAJri, eta esan dio, "beraien jarreraren baitan ere badagoela aukera hori errealitate bihurtzea". Behin betiko akordio hori lortzeko, "Euskadiko indar politiko guztien" arteko akordioa beharrezkoa dela azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu