EAE-ko hauteskundeak

Zapaterok dio ezin dela inor legez kanpo utzi badaezpadako neurri bezala

Espainiako gobernuburu Jose Luis Rodriguez Zapaterok esan du, ezin dela inor legez kanpo utzi badaezpadako neurri gisa, eta PP-PSOE akordioari "leial" izateko eskatu dio PPri. Une honetan, "berme guztiekin" EHAKren aurka prozesu judizialik hasteko "nahikoa frogarik" ez dagoela uste du Espainiako Estatuaren abokatuak. Hala jakinarazi du Juan Fernando Lopez Aguilar Espainiako Justizia ministroak. EHAK-k eta Batasunak lotura dutela azaltzen duten frogak baleude, haien kontrako lege prozedimentuak abiatuko lituzkeela esan du, baina bere irudiko ezin da hori egin "ziurtasun moral" hutsekin. Izan ere, Juan Fernando Lopez Aguilar PPko eta PSOEko ordezkariekin batzartu da, EHAKren inguruan orain arte egin diren ikerketen berri emateko.

2005eko apirilaren 12a
19:40
Entzun
Espainiako Justizia ministroa PSOEren Espainiako Kongresuko bozeramaile Alfredo Perez Rubalcabarekin eta PSOEko Antolakuntza idazkari Jose Blancorekin bildu da lehenik eta behin, eta gero, PPko Idazkari nagusi Angel Acebesekin egin du bilera.

Rubalcabak azaldu du, EHAKren kontra egiteko ez dagoela behar adina zantzurik Estatuaren abokatuaren arabera, eta gainera, Alderdien Legearen arabera hautagaitzak inpugnatzeko eta baliogabetzeko "frogak" behar direla nabarmendu du. "Ilegalizazio prozesua hasteko susmoak ez dira nahikoa, ezta konbikzio moralak ere. Frogak behar dira", esan du.

Hala ere, PSOEtik nabarmendu dute, ikerketa horretan lanean ari direla, gogor, baina, frogarik aurkitu gabe jarraitzen dutela. Kontu honen harira, EAEko hauteskundeetan boz batzuek lortzen saiatzea leporatu dio Rubalcabak PPri. Izan ere, bere iritzian PPk ere ondo daki ez dagoela EHAKren kontra egiteko adina zantzu.

PPko idazkari nagusi Angel Acebesek, berriz, auzitegiei EHAKren lege egoerari buruz erabakitzea debekatzea egotzi dio PSOEri, eta Espainiako Gobernua "deskuidatuta" dagoela dio. Dauden zantzu eta frogak "nahikoa baino gehiago" direla dio, beraz, beraiek Espainiako Fiskal Nagusiariekiteako eskatuz idatzia bidali diotela jakinarazi du. Acebesen iritzian, PSOEren jarreratzen atzean "zerbait ezkutatzen da".

PPren jarrera ez zaio gustatu Espainiako gobernuburu Jose Luis Rodriguez Zapaterori, eta badaezpadako neurri gisa ezin dela inol legez kanpo uzi esan du. Horregatik, PP-PSOE akordioari leial izateko eskatu dio PPri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.