Jose Luis Rodriguez Zapaterok eta Nicolas Sarkozyk Espainia eta Frantziaren artean informazio bide iraunkorra izatea adostu zuten atzo, "egiteke dagoen lanari heltzeko". Europako Kontseiluko bileran izan ziren atzo bi agintariak eta elkarrizketa labur bat izan zuten.
Goi-bileraren ostean Zapaterok esan zuen bi gobernuak pozik direla "indakeriaren eta izuaren amaierarekin". ETAren erabakiak garrantzia "oso handia" duela nabarmendu zuen.