Zapaterok ez du beharrezko ikusten Iberoamerikako buruzagien babesa
Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburua Montevideon da (Uruguai), Iberoamerikako buruzagiekin batera asteburu honetan egiten ari diren goi bileran. Prozesuari babesa emate aldera adierazpen bat lotzeko asmoa ote zegoen hitzetik hortzera ibili da egunotan, eta atzo Zapaterok berak esan zuenez, ez dago aurreikuspenik gai horren inguruan «Ez dugu eskaera hori egin, uste dugulako ez dela beharrezkoa». Berri agentzien arabera, Zapaterok PSOEren zuzendaritzari helarazi dio prozesua aurrera doala, eta lasaitasuna eskatu zuen «ez delako erreza izango».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu