Madrilen izan da gaur Patxi Zabaleta Nafarroa Bairen bozeramailea, Nueva Economia Forumen hitzaldia ematen, eta "hiru mezu" bidali nahi izan dizkio Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuaren presidenteari. "Batetik, Nafarroan UPN eta PSN orain aliatu dira, eta euren interesen bahitu. Bestetik, Espaniako hauteskundeen ondoren Nafarroako gobernu aurrerakoiaz hitz egin beharko da; izan ere, beharrezkoa da, posible, premiazkoa, eta gero eta gehiago eskatzen dena. Hirugarrenik, elkarrizketaren eta emandako hitzaren aldeko apustua egin behar da".
Nafarroako gaiari, beraz, garrantzi handia eman dio Zabaletak. Zapaterok emanda dion bezala, bere ustez, "kasu berezi bihurtu zuelako" hark joan den maiatzeko hauteskundeen ondorengo negoziaketetan.
Nafarroaren "erabaki eskubideaz" gogoeta egiteko ere eskatu dio Nafarroa Bairen buruak Espainiako gobernuburuari, eta "Konstituzioaren aurretik demokrazia" dagoela nabarmendu du.
Bakeaz eta normalizazio politikoaz ere mintzatu da Madrilen, "eta eredu gisa ETArekin negoziatzea agortutzat" jo du. ETAri armak uzteko eskatu dio, "dagoeneko ez duelako balio su-etena ematea, iaz su-eten garaian Madrilen egindako atentatuak sinesgarritasun dena kendu ziolako neurri horri".
Bakegintza eta normalizazio politikoa "bereiztu beharra" dagoela berretsi du Zabaletak.
Politika
"Zapaterok kasu berezi bihurtu zuen Nafarroa", Patxi Zabaletaren ustez
Espainiako hauteskundeen ondoren "Nafarroako gobernu aurrerakoiaz" hitz egiteko eskaera egin dio NaBairen buruak Espainiako gobernuburuari, "beharrezkoa, posible eta premiazkoa delako". Madrilen izan da gaur Zabaleta, Nueva Economia Forumen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu