110 diputatu baizik ez ditu lortu PSOEk —bere emaitzarik txarrena—, eta Jose Luis Rodriguez Zapatero alderdiko idazkari nagusiak otsailaren hasieran egin nahi du Biltzar Federala, zuzendaritza berria aukeratzeko. Larunbatean erabakiko dute noiz egin kongresua, Batzorde Federaleko bileran.
PSOEk Zuzendaritza Federalaren batzarra izan du gaur, atzoko emaitzak-eta aztertzeko, eta ondoren agertu da Zapatero hedabideen aurrera. Han eman du bere asmoen berri. Zuzendaritzako 37 kideek hartu dute hitza bileran; haien artean, Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko presidentegaiak.
"Haize dena kontra dugu", esan du Zapatero Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteak prentsaurrekoan. Jakinarazi du zuzendaritza osoak aitortu duela emaitzak txarrak izan direla (botoen %28,7).
PPk irabazi ditu hauteskundeak: 186 diputatu, gehiengo osoa %44,6rekin.