Jose Luis Rodriguez Zapaterok joan den ostegunean Madrilen izan ziren atentatuetako biktimekiko elkartasunean isiltasun minutu bat eskatu ondoren, haientzat izan zituen lehen hitzak, hauteskundeetako irabazle izan dela jakin ostean. Zapaterok adierazi zuenez, "aldaketa lasaia" bultzatuko du Espainian.
Bere gobernuaren lehentasuna "terrorismoari" aurre egitea izango dela adierazi zuen, baina Zapaterok ez zuen aipatu ere egin Espainiako Gobernuak Irakeko inbasioan duen papera aldatuko duen.Zapaterok PPri eskua luzatu zion "estatu gaietan" orpoz orpo, elkarrekin lan egiteko. Bere politika beti Konstituzioaren araberakoa izango dela adierazi zuen Zapaterok, eta umiltasunez jardungo duela ziurtatu zuen. "Boterak ez nau aldatuko", esan zuen.
Espainiako Gorteetarako hauteskundeak
Zapateroren gobernuaren lehentasuna "terrorismoari aurre egitea" izango dela dio
Jose Luis Rodriguez Zapatero PSOEko idazkari nagusiak, eta gaurko hauteskundeetako irabazleak adierazi duenez, berak gidatuko duen gobernuaren lehentasuna "terrorismoari aurre egitea" izango da. Horretarako elkarrizketa eta alderdi guztien esku hartzea bultzatuko duela ziurtatu du. Horrela, bihar bertan Kongresuan ordezkaritza lortu duten alderdi guztiei bilera bat egiteko deia egingo diela iragarri du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu