erasoa
Zaramagako alkartetxea erasotu dutela salatu du EAk
Gasteizko Zaramaga auzoko alkartetxea erasotu zuten bart, EAk Ertzaintzan salatu duenez. Salaketaren arabera, burua estalitako hiru lagun alkartetxera joan ziren 22:30ak aldean, eta "kalte garrantzitsuak" sortu. Espainiako bandera bat margotu zuten EAk salatu duenez, eta "irainak idatzi". Gero, barrura sartu, eta balde batzuetan eraman zuten pintura bota zuten lurrera. Salaketak dionez, balde horiekin alkartetxeko arduraduna jotzen ere saiatu ziren.
EAk salatu egin ditu ekintzok, ohar batekin, izan ere, bere iritzian gisa horretako ekintzek "euskal gizartean krispazioa" besterik ez du sortzen. EAk gatazka konpontzeko "demokraziaren alde eta elkarrizketa bideen alde" egiten duela berretsi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu