Atzo Zaratamoko (Bizkaia) baso batean zuhaitz bati lotuta eta zaurituta aurkitu zuten gizonezkoari senda agiria eman diote Galdakaoko erietxean.
Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, 64 urteko Galdakaoko bizilaguna labanaz egindako hainbat zauri zituela, eta besoak eta zangoak arbola bati lotuta aurkitu zuten atzo arratsaldean. Erasoaren nondik norakoak ikertzen ari dira.
Erasoa
Zaratamon labanaz zauritutako gizonak senda agiria jaso du
Zuhaitz bati lotuta eta aiztokada arrastoekin aurkitu zuten atzo baso eremu batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu